Pertsonentzako eta planetarako 17 helburuak
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ekintzarako dei unibertsala dira, pobrezia amaitzeko, planeta babesteko, eta mundu osoko pertsonen bizitzak eta perspektibak hobetzeko.
2015ean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 17 helburu onartu zituzten, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barruan. Bertan, helburuak 15 urtean lortzeko plan bat ezartzen da.
Euskadiko 2030 Agendaren ildotik, Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako Idazkaritza Nagusia, EUSKALITekin batera, enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko marko bat eta aurrera egiteko laguntza batzuk garatzen ari da. Orain fase pilotuan dago, eta 2024tik aurrera erabilgarria egongo da.
GJHetarako MARKOA hausnarketarako, diagnostikorako eta garapen iraunkorraren alde egin nahi duen edozein motatako erakundeen hobekuntzarako tresna gisa eskaintzen da, 2030 Agendarekiko eta GJHekiko konpromisoaren bidez.
Beraz, erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu behar duen LAN TRESNA da. Eta edozein enpresa, entitate edo erakunderentzat marko zabal eta global gisa ulertu behar da.
Helburua METODO bat eskaintzea da, gure kudeaketa-sistemak GJHekin eta garapen iraunkorraren ikuspegitik duen lerrokatze-maila aztertu ahal izateko. Abiapuntutzat hartzen da 2030 Agendaren aldeko apustua ez dela erakundearen jarduerarekin zeharka lotutako ekintza puntualak egitea, baizik eta erakunde baten kudeaketaren arlo guztietatik egituratutako hausnarketa behar dela.
GJHetarako markoa hainbat arloetako galderen inguruan egituratzen da. Galdera horiek kontuan hartu beharko lirateke GJHak gure kudeaketa-sistemaren funtsezko elementu gisa txertatzean; izan ere, benetako konpromisoa ez ezik, eraginkorra eta EMAITZETARA bideratua izatea ere bilatzen da.
GJH-Kudeaketa Aurreratuaren (KA) markoari esker, erakundeak berak autoebaluazioak egin ditzake, bai eta EUSKALITen eta GJH-KA ebaluazio-klubeko pertsonen laguntzarekin egindako kanpo ebaluazioak edo kontrasteak ere bai.
GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko ebaluazio kluba GJHen eta Kudeaketa Aurreratuaren ezagutza sakona duten pertsonek osatzen dute, eremu horretan beren ezagutza eta esperientzia garatzeko interesa dutenek eta euskal erakundeei esparru horietan modu altruistan laguntzeko interesa dutenek. Guztiek jasotzen dute berariazko prestakuntza markoari zein kanpo kontraste eta ebaluazio dinamikei buruz, ekimen honetan parte hartu nahi duten erakundeei laguntzeko eta ezagutza hori beren erakundeei zabaltzeko.
Honekin hasteko, hemen duzu 2030 Agenda enpresa eta erakundeetan garatzeko oinarrizko gida
GJHen ALDEKO EUSKAL ALIANTZA
EUSKALITek, beste 55 entitaterekin batera, bat egin du GJHen aldeko Euskal Aliantzarekin.
Aliantzaren edukia bi dokumentutan oinarritzen da. Lehenik eta behin, "2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako" adierazpena, eta, bigarrenik, "Agenda 2030 enpresa eta erakundeetan garatzeko gida".
"Agenda 2030 Euskadi Kontratu Sozial baterako" deklarazioak bost konpromiso finkatzen ditu, eta horietatik bost ondorio praktiko eratortzen dira, sintetikoki formulatuta:
Bai GJHen aldeko Euskal Aliantzaren ekimena, bai bi dokumentu horiek, Trantsizio Sozialerako Idazkaritza Nagusiaren eta Agenda 2030en eta Guneak-en arteko lankidetzaren bidez sortu dira aurten.
Aliantzarekin bat egin nahi baduzu, atxikimendu berriak helbide honetara zuzendu daitezke: 2030agenda@euskadi.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, ppardo@euskalit.net helbidera idatzi dezakezu (Patxi Pardo).