Modelo

Kudeaketa Aurreratuaren Eredu (KAE) hau gauzatu izana EUSKALITek koordinatutako erakunde eta instituzio garrantzitsuetako kudeaketako adituen eta Ebaluazio klubeko kideen parte-hartze eta adostasunaren emaitza da.

Lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea du helburu, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste.

Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak oinarri dira erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko. Horrek berekin ekarriko du:

  • Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea.
  • Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda.
  • Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea.
  • Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean.
  • Epe luzerako ikuspegia sortzea, argiro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena.
  • Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan.

2023ko KAE hemen jaitsi dezakezu

KAEren beste bertsio batzuk jaitsi ditzakezu ere: Gazteleraz (2023) eta Ingelesez (2018)

2023ko KAEren aldaketa nagusien laburpen-dokumentua