Kudeaketa Aurreratuaren aintzatespenaren eskema berria honela egituratzen da:
EUSKALITen kanpo kontrastearen zerbitzua jaso ez ezik, Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa ere erakusten duten erakundeak aintzat hartzen ditu Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Diplomaren bidez.
Eusko Jaurlaritzak Brontze, Zilar eta Urrezko aintzatespenak ematen ditu kanpo ebaluazio globala jaso ondoren kudeaketan aurrerapen-maila nabarmena lortzen duten erakundeentzat (Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren balorazio-taulen arabera).
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria Euskadiko kudeaketaren errekonozimendu gorena da. Aintzatespen hori erdiesteko aurreko urteetan Urrezko Aintzatespena lortuta eduki behar da, eta kanpo ebaluazio espezifikoa ere gainditu behar da kudeaketa-elementu jakin batean: ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, GIZARTEA edo BERRIKUNTZA.
Aintzatespen hauek lortzen dituzten erakunde eta enpresek, gure Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko kide bihurtzen dira. Klub honen xedea, euren kudeaketa hobetzen jarraitzeko, kideen artean informazioa eta ezagutza trukatu eta eskuratzen laguntzea da.
Erakundeak | Kudeaketa aurreratuaren diploma |
Brontze A |
Zilarra A |
Urrea A |
Kudeaketa aurreratuaren euskal saria |
---|---|---|---|---|---|
Erakundeak | Kudeaketa aurreratuaren diploma |
Brontze A |
Zilarra A |
Urrea A |
Kudeaketa aurreratuaren euskal saria |
*Bikaintasunaren Euskal Sariaren Zilarrezko Qa eta Urrezko Qa lortu duten erakundeen historikoa ikusi nahi baduzu hemen sar zaitez