Kanpo Kontrastearen helburua erakundeari bere Kudeaketan hobetzen laguntzea da, gauzak nola egiten dituen, zein emaitza lortu dituen eta etorkizunean zer lortu nahi duen aztertzeko hausnarketan laguntza emanez. Hausnarketa hori egiteko, zuzendaritza taldeentzat oso onuragarria izaten da kanpoko pertsonen laguntza jasotzea, bere erakundearen kudeaketa errebisatzen eta hobetzen laguntzeko.
Horregatik, EUSKALITek Kanpo Kontrastea garatu du. Orain arte gure laguntzaileei modu esklusiboan eskaintzen diegun zerbitzu hau, sektore guztietako 1.000 erakundek aprobetxatu dute.
Kanpo kontrasteari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero glasuen@euskalit.net edo aegana@euskalit.net helbideetara email bat bidali ezazu.
Kontrastea eskaria egin duen erakundearen beharrei erantzuteko diseinatuta dago.
Erakundeei bidean jarraitu dezaten animatzeko eta egindako lana aitortzeko, eta kanpo kontrastea jaso ondoren, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskaintzen die.
Diploma lortzeko baldintzak ezagutu nahi badituzu, Kanpo kontrastearen jarraibideak jeitsi itzazu.