Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundea-EUSKALIT
Bizkaiko Parke Teknologikoa. 206A eraikina, 48170 Zamudio [Bizkaia]
Telefonoa: 94 420 98 55
Email: euskalit@euskalit.net
Pribatutasun politika honek interesdunak EUSKALITi ematen dizkion datuei eragiten die, baita EUSKALITek bere webguneen bitartez edo bestelako komunikabideren bitartez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duen edozein pertsona fisikori ere. EUSKALITen Pribatutasun Politikaren xedea da zure datu pertsonalak tratatzeari buruzko informazio gardena ematea, datuak babesteko indarrean dagoen legedia betez.
EUSKALIT Eusko Jaurlaritzak sustatutako erakunde bat da, EAEko erakundeetan Kudeaketa Aurreratua bultzatzeko, eta euren lehiakortasunean eta, horrenbestez, Euskadiren garapen iraunkorrean laguntzeko. Euskaliten kudeaketarako, eta interesa duten erakundeek eta herritarrek oro har EUSKALITek eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan parte hartu dezaten, beharrezkoa da datu pertsonalak jaso eta tratatzea.
Interesduna EUSKALITekin harremanetan jarri daiteke arduradunaren identifikazioan zehazten den informazioaren bitartez.
EUSKALITek Tratamenduaren Jardueren Erregistro bat dauka, non tratamenduaren arduradun moduan egiten diren tratamendu hauek zehazten baitira:
TRATAMENDUA | XEDEA | OINARRI LEGITIMOA |
EUSKALITeko lanpostuetarako hautagaiak | Hautapen prozesu, autohautagaitza, beka eta lan poltsetara aurkezten diren pertsonen curriculumen kudeaketa. | Interesdunaren partaidetza duen kontratu aurreko harremana. Interesdunaren partaidetza duen kontratu bat gauzatzea, hautapen enpresetatik edo enplegua bilatzeko plataformetatik datozen hautagaiei dagokienez. |
Komunikazio orokorrak | EUSKALITeko jarduera eta zerbitzu orokorren jakinarazpen, buletin eta mailingen bidalketak. | Legezko interesa bere produktuen promozioari eta merkadotekniari buruz. Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betetzea. |
Bezero eta hornitzaileen kudeaketa | Bezero eta hornitzaileen kudeaketa administratiboa eta kontablea. | Kontratu edo kontratu aurreko harremana, interesduna parte bada. Pertsona juridikoetan lan egiten duten eta negozio eta merkataritza harremanetarako beharrezkoak pertsonen interes legitimoa. |
Ekitaldien kudeaketa | EUSKALITek antolatzen dituen ekitaldi eta jardueretan izena ematen duten pertsonen datuen tratamendua. | Interesdunaren baimena bere irudia eta/edo ahotsa tratatzeari dagokionez. Interes legitimoa ekitaldiak eta sariketak kudeatu eta antolatzeari dagokionez, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betetzea. |
Prestakuntza eta laguntzako zerbitzu profesionalen kudeaketa | Hautagaiak hautatzeko prozesuen eta prestakuntza zerbitzuetarako eta beste laguntza zerbitzu batzuetarako profesionalak kontratatzeko moduaren kudeaketa. | Interesdunaren baimena bere zerbitzu profesionalak EUSKALITi emateari dagokionez. Interes legitimoa zerbitzu profesionalak EUSKALITi emateari dagokionez. Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betetzea. |
Pertsonen kudeaketa | Nominen, kontratazioaren, pertsonen ebaluazioaren, prestakuntzaren, konpetentzien eta laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa. | Lan kontratua, laneko legeria eta aplikagarria den lan hitzarmena betez.
Legezko betebeharrak betetzea (indarreko laneko legeria eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea). Interes legitimoa konpetentzien garapenari eta jardueraren ebaluazioari dagokienez. |
Ebaluazio prozesuetarako plataformak | Ebaluazio jardueretan parte hartzen duten pertsonekin lotutako datu pertsonalen kudeaketa (klubak, birziklapenak, erakunde ebaluatuak, ebaluazio taldeak, etab.), jakinarazpen espezifikoen bidalketa eta ebaluazio jardueren sustapena. | Interesdunaren baimena EUSKALITeko Klubetan eta ebaluazio plataforman parte hartzeko. Interes legitimoa komunikazio tratamenduei eta zerikusia duten jardueren kudeaketari dagokienez. |
Praktika onen elkartrukatzerako eta prestakuntzetarako plataformak | Ikasleen datuen tratamendua, jakinarazpenen bidalketa eta prestakuntza taldeen kudeaketa. Praktika onen elkartruke eta prestakuntza jardueretan parte hartzen duten pertsonekin lotutako datu pertsonalen kudeaketa (ikasleak, irakasleak, lantaldeak…), jakinarazpen espezifikoen bidalketa eta jarduera horien sustapena. | Kontratu harremana irakasleen datuei dagokienez. Interesdunaren baimena prestakuntzako parte hartzaileen datuei dagokienez. Interes legitimoa EUSKALITeko jarduerak sustatzeko jakinarazpenei dagokienez. |
Patronatua | EUSKALITeko Patronatuko kideak ordezkatzen dituzten harremanetarako pertsonekin lotutako datu pertsonalen kudeaketa. | Interes legitimoa patronatuarekin dauden merkatu eta negozio loturei dagokienez. |
Laguntzaileak | Euskadiko Kudeaketa Aurreratua sustatzearekin zerikusia duten erakunde kolaboratzaileak ordezkatzen dituzten harremanetarako pertsonekin lotutako datu pertsonalen kudeaketa. | Interes legitimoa Euskalit sortu zeneko xede sozialari dagokionez. |
Adierazle sortak | EUSKALITeko adierazle sorten erabiltzaileak diren erakundeetako harremanetarako pertsonekin lotutako datu pertsonalen kudeaketa. | Interesdunaren baimena zerikusia duen pertsonaren irudia edota ahotsa tratatzeari dagokionez. Interes legitimoa ekitaldiak eta sariketak kudeatu eta antolatzeari dagokionez. Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betetzea. |
Tratamenduaren Jardueren Erregistroari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi baduzu, Euskalitera jo dezakezu, identifikatuta edozein kanalen bitartez.
EUSKALITek dagozkienen datuak erakundearekiko harremanak dirauen bitartean kontserbatuko ditu, eta ondoren, legedi aplikagarri bakoitzak artxibatzeko eta dokumentatzeko ezartzen duen araudian xedatutakoaren arabera. Eskubide bat eskatzen baduzu, zure datuak ezabatu egingo dira, eskatu duzun eskubidearen arabera.
EUSKALITek datu pertsonalak laga edo jakinarazi ahal izango ditu Administrazio Publikoekin dituen obligazioak betetzeko, horrela eskatzen denean, une bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera.
Behar izanez gero, EUSKALITek datuak partekatuko ditu soilik helburu legitimoa betetzeko inplikatuta dauden hirugarrenekin.
Datuak Youtube atarian eta Facebook edo Twitter sare sozialetan argitaratzeak esan nahi du datuen nazioarteko transferentzia gertatuko dela, Google, Inc., Facebook, Inc. eta Twitter, Inc. erakundeetarako, hurrenez, hurren; horien egoitza ABEetan dago, eta EU-US Privacy Shield akordioaren menpe (2016/679 Erregelamenduko 45.1 artikuluan oinarrituta).
Jakinarazten dizugu eskubide hauek baliatu ahal izango dituzula:
Interesdunak, edo bere ordezkariak, doan baliatu ahal izango ditu eskubide horiek, lopd@euskalit.net helbidera idatziz eskatuta.
Aurreko eskubideez gain, interesdunak eskubidea izango du emandako baimena edozein unetan kentzeko, eta baimena kentze horrek ez dio eragingo aurretik zegoen tratamenduaren zilegitasunari. EUSKALITek interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du lege aplikagarriak baimentzen duen heinean.
EUSKALITek gogorarazten dio interesdunari datuen babesa eskatzeko erabil dezakeen kontrol agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela, eta bere posta helbidea Jorge Juan kalea, 6, 28001 – Madril, eta webgunea www.agpd.es.
Interesdunak eskubidea dauka jakinarazpen komertzialak bidaltzeko emandako baimena edozein unetan indargabetzeko, EUSKALITi adieraziz ez duela jakinarazpen komertzial gehiago jaso nahi, besterik gabe. Horretarako, interesdunak jakinarazpen bakoitzean dagoen esteka saklatu baino ez du egin behar, jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketa eteteko, edo bere baimena indargabetu dezake, lopd@euskalit.net helbidean jakinaraziz.
EUSKALITek konpromisoa hartzen du datu pertsonalen sekretua mantentzeko eta datuak gordetzeko betebeharra betetzeko, eta hartu beharreko neurriak hartuko ditu datuak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratu ez daitezen, araudi aplikagarriak xedatutakoaren arabera.
EUSKALITek beharrezko segurtasun neurri teknikoak eta antolamenduzkoak ditu ezarrita zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, eta datuak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratzea galarazteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskua, bai gizakion ekintzagatik bai ingurune fisikoaren edo naturalaren eraginez, araudi aplikagarriak xedatutakoaren arabera.
EUSKALITen webgunean beste gune batzuetarako hiperestekak egon daitezke, EUSKALITek kudeatzen edo kontrolatzen ez dituenak. Horregatik, EUSKALITek ez du bermatzen eta ez du erantzukizunik bere gain hartzen webgune horien edukien edo pribatutasun praktiken zilegitasun, fidagarritasun, baliagarritasun, egiazkotasun eta eguneratuta egoteari dagokienez. Mesedez, EUSKALITetik kanpoko webgune horiei informazio pertsonala eman aurretik, kontuan hartu horiek datuen babesa betetzeko duten politika gure ez bezalakoa izan daitekeela.
EUSKALITek bere pribatutasun politika aldatu ahal izango du, une bakoitzean dagoen legedi aplikagarriaren arabera. Edonola ere, Pribatutasun Politikan egiten den aldaketa oro Interesdunari jakinaraziko zaio, bere datu pertsonalen tratamenduan egin diren aldaketen berri jakin dezan, eta, legedi aplikagarriak horrela agintzen duenean, Interesdunak bere baimena eman ahal izango du.
EUSKALITen Pribatutasun Politikaren azken eguneraketa, 2019ko uztailak 22