KnowInn ikastaroak

KnowInn, EUSKALITek, ikasteko eta kudeaketa-metodologiak ezartzeko garatutako metodologia da. Autoikasketan, praktikan jartzean eta esperientziak trukatzean oinarritzen da, eta azken helburua kudeaketa-tresna aurreratuenak aplikatzea da, erakundeak eraginkorragoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

2025ko KATALOGOA pdf formatuan deskarga daiteke.

KnowInn, EUSKALITek, ikasteko eta kudeaketa-metodologiak ezartzeko garatutako metodologia da. Autoikasketan, praktikan jartzean eta esperientziak trukatzean oinarritzen da, eta azken helburua kudeaketa-tresna aurreratuenak aplikatzea da, erakundeak eraginkorragoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

KnowInn programa, era guztietako erakundeetako gerentziako, zuzendaritzako eta profil teknikoko pertsonei zuzenduta dago batez ere. Ikastaro bakoitzaren gaian erabakiak hartzeko gaitasuna duten erakundeko ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea gomendatzen da, beharrezko prestakuntza jaso eta proiektuan ikasitakoa aplikatzeko aukera izan dezaten.

KnowInn eskaintza askotarikoa da, elkarren artean independenteak diren ikastaroetan banatua. Urtean zehar hainbat egun eta tokitan eskura daitezke. Esteka honetatik, pdf formatuan deskarga dezakezu katalogo osoa, nahiz eta jakin behar duzun haren edukia aldatu egiten dela urtean zehar, eta EUSKALITen web orriko atal honetan aurkituko duzu beti eguneratuta.

Jarraian 2025. urterako eskaintza. Ikastaro bakoitzean klik eginez, ikastaroetako edukiari, datei eta irakasteko moduari buruzko informazio gehiago lor dezakezu: presentziala, online edo mistoa (aurrez aurreko eta online saio tartekatuak). Ikastaroetako tituluak zein hizkuntzatan emango diren, hizkuntza horretan idatzita daude.

IKASTAROAK

Kudeaketari buruzko ikastaro batzuk eskaintzen dizkizugu, kudeaketa aurreratuko elementuetan duten eraginaren arabera multzokatuak. Elementu hauetako bakoitzean klik egiten baduzu, eskura dituzun ikastaroak ikusi ahal izango dituzu eta izena eman ere ("informazio gehiago" botoietan sakatuz).

Estrategia

Bezeroak

Pertsonak

Gizartea eta Ingurumena

Berrikuntza

  • HERRAMIENTAS DE CREATIVIDAD Y GESTIÓN DE IDEAS +informazio gehiago
  • GESTIÓN Y MEJORA DEL PROCESO DE INNOVACIÓN: REQUISITOS DE UN SISTEMA DE GESTIÓN DE LA INNOVACIÓN SEGÚN LA NORMA ISO 56001:2024 +informazio gehiago NOVEDAD!
  • GESTIÓN AVANZADA DE PROYECTOS: ADAPTACIÓN Y METODOLOGÍAS ÁGILES +informazio gehiago

Eskaintza osoa hemen sakatuz ikusi ahal izango duzu, baita eduki- eta irakasgai-bilatzaile bat erabili ere (egoitzaren, elementuaren, edukiaren eta abarren arabera).

Hemen sakatuz, garraio publikoaren eskaintza ikus dezakezu, prestakuntza presentziala ematen dugun ohiko lekuetara iristeko.

EUSKALITek ez die matrikulatutako ikasleei eta haien erakundeei jakinaraziko kasturtearen hasiera gogorarazteko. Ikastaroak bertan behera utzi behar diren kasuan bakarrik egingo du.

MATRIKULAK, FAKTURAK ETA ORDAINKETAK 

  • Matrikulak ikasturtea hasi baino lehen ordaindu beharko dira, matrikula egin eta berehala. 
  • Fakturan agertuko diren datuak erakundeak online izena emateko prozesuaren faktura egiteko datuak urratsean ematen dituenak izango dira. Fakturen identifikazioa eta kokapena bat etorriko da informazio horrekin. 
  • Matrikula bat bertan behera utzi ahal izango da, matrikula ordaintzeko aukerarekin edo deialdia aldatzeko aukerarekin, baldin eta EUSKALITi idatziz jakinarazten bazaio 10 egun natural lehenago gutxienez namarika@euskalit.net helbideari. 
  • Ez dira itzuliko hasitako ikastaroen ordainketak. 
  • Egindako ordainketaren zenbatekorik ez zaie itzuliko ikastaroaren aprobetxamenduaren ziurtagiria lortzen ez dutenei. 
  • Urte batetik bestera, ez da matrikularik lekualdatuko eta ez da ordainketarik itzuliko. 

APROBETXAMENDU ZIURTAGIRIAK

  • Aprobetxamenduaren ziurtagiria lortzeko, ikastaroaren konpromiso guztiak bete beharko dira: autoprestakuntza, testa eta taldekako saioetara joatea. 
  • Taldekako saioetara joateko gutxieneko baldintzak hauek dira: 
    • 2 saioko ikastaroetarako: nahitaez % 100eko asistentzia. 
    • 3 saiotik 6 saiora bitarteko ikastaroetarako: egun bat baino gehiago bakarrik falta daiteke.

LAGUNTZA PERTSONALIZATUAK (programatuta dauden ikastaroetan) 

  • Ondoko kasuetan ez da laguntza pertsonalizatuetarako eskubiderik izanen: 
    • Erakundeko pertsona batek, gutxienez, ezarritako gutxieneko bertaratze-baldintzak betetzen ez baditu edo erakundeko inor ez bada lehenengo talde-saiora joaten. 
    • Ikasleek proiektua hirugarren erakunde batean landu nahi dutenean (adibidez, bezero baten etxean dagoen proiektu batean). 
    • Ikastaroa egiten duena pertsona bakarra denean bere enpresan edo langabea denean. 
    • Pertsonak benetako aplikazio proiektu batean lan egiten ez duenean eta fikziozko edo simulatutako egoera, enpresa edo erakunde batean lan egiten duenean. 
  • Programatutako laguntza guztiak ikastaroa hasten den urtean egin beharko dira. Hurrengo urtean ezin izanen dira atzeratu ikastaroetako laguntza pertsonalizatuak. 
  • EAEtik kanpoko enpresek hezitzaileari egindako joan-etorrien gastuak ordaindu beharko dituzte, beren instalazioetan programatutako laguntza pertsonalizatuak jaso nahi badituzte. 

ALDAKETAK PROGRAMAZIOAN 

  • Salbuespenez eta behar bezala justifikatutako kasuetan, EUSKALITek ikastaro bat ematea programa honetan agertzen ez den beste erakunde edo irakasle bati esleitu ahal izango dio.

IKASTAROEN HASIERA 

  • Deialdi bat eman baino astebete lehenago matrikulatutako pertsonarik ez badago, EUSKALITek ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea izango du, eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko die ikastaroa ordaindu dutenei. 
  • EUSKALITek ez die matrikulatutako ikasleei eta haien erakundeei jakinaraziko ikasturtearen hasiera gogorarazteko. Esekiduren kasuan bakarrik.

INGURUMEN- ETA OSASUN-ERAGOZPENAK 

  • EUSKALITek ez du bere gain hartuko matrikulatutako pertsonei eragin diezaieketen eragozpenen erantzukizuna, besteak beste: 
    • arrazoi meteorologikoak edo beste arrazoi handiago batzuengandik, salbu eta %50 baino gehiago urtaroko eguraldi txarren edo antzekoen eraginpean egon badira. 
    • pandemia egoerek eragindako eragozpenengandik. 
  • Pertsona bat ezin bada ikastarora joan eritasun baten ondorioz, antolatzaileek edo ukitutakoek EUSKALITi jakinarazi beharko diote jatorrizko ikasturtean beste pertsona batekin ordezkatu nahi duten. Ez dira matrikulak urte batetik bestera aldatzen eta ez da ordainketen itzulketarik egiten.

KnowInn programaren bidez, bertaratutakoak gaitu nahi dira kudeaketa-metodologia zehatzak aplikatzeko, metodologia horiek aplikatuz eta praktikan jarriz. Horregatik, KnowInn ikastaroek ezaugarri hauek dituzte:

  • Teoria autoprestakuntzaren bidez ikasten da, edukietarako sarbidea errazten duen online plataforma baten laguntzarekin, eta taldeko saioetara joan aurretik gainditu beharreko test-azterketekin ere.
  • Taldeko saioetan, batez ere, esperientziak praktikan jartzeko eta trukatzeko ariketak egiten dira.  Formatu presentziala, online formatua edo mistoa izan dezakete (saio presentzialak eta online tartekatuak).
  • Maila teorikoan ikasitakoa ikastaroan parte hartuko duen pertsonaren antolaketan ezartzeko banakako proiektu baten bidez gauzatuko da.

Praktikaren aurretik, ikasketa. Autoprestakuntza

Ikastaro edo tailer bakoitzak autoprestakuntzako hainbat fase ditu. Horietan, parte-hartzaileek teoria eta edukiak euren kabuz ikasten dituzte. KnowInn online plataformaren bitartez sartzen dira horietara taldeko saioen aurretik. Zenbait autoprestakuntza-faseren ondoren, eta kontzeptuak barneratu direla ziurtatzeko, erantzun anitzeko testa egin behar da. Parte-hartzaileak behar adina aldiz errepikatu beharko du, gainditu arte, ondorengo talde saiora joan ahal izateko.

Eginez ikasi. Proiektua

Ikaskuntza ziurtatzeko, parte-hartzaile guztiek ikasten dutena praktikan jarriko dute, beren beharretara eta egoerara egokitutako ezarpen-proiektua gauzatuz. Prestatzaileak proiektuaren ezarpen-maila gainbegiratu eta baloratuko du. Taldeko lehen saioa baino lehen beharrezkoa izango da gogoeta egitea eta proiektu posiblea hautatzea, izan ere, saio horretan denbora pixka bat ematen da proiektuak aurkezteko eta haien egokitasuna aztertzeko. Gaia bereziki konplexua denean, irakasleek in situ laguntzea aurreikusten du ikastaroak bere programazioan. Laguntza horien helburua erakundeak ikasturtean zehar ezartzen duen proiektua orientatzen eta martxan jartzen laguntzea da. Aurrez aurre edo online egin ahal izango dira. Erakunde bereko hainbat pertsona ikastaro batera joaten direnean, landu beharreko esparrua adostu beharko dute, izan ere, prestatzaileak enpresa bakoitzeko proiektu bakar bati soilik lagundu ahal izango dio in situ. Pertsona bakarreko enpresek, autonomoek edo langabeek ez dute in situ laguntzarik jasoko. Aholkularitza-enpresen kasuan, proiektua erakundean bertan aplikatzen eta ezartzen bada bakarrik jasoko dute laguntza mota hori.

Talde-saioak

Saioak autoprestakuntza-fasean sortu diren zalantzak argitzeko, ezarpen-proiektuen jarraipena egiteko eta, batez ere, praktikan jartzeko eta ikasteko dinamikak eta ariketak egiteko dira. Ez dira teoria emateko diseinatutako klase magistralak, funtsezko ezagutzak finkatzeko edo autoprestakuntzan edo testetan sortutako gaiak ebazteko erabiltzen den denboraren parte txiki bat izan ezik. Horregatik guztiarengatik, garrantzitsua da partehartzaile bakoitzak bere kontuaren eduki teorikoak behar bezala aztertzea. Berritasun gisa, talde-saioen formatuari hainbat aukera gehitu dizkiogu. Saio presentzialak, online saioak edo saio mixtoak izan daitezke (presentzialak eta online tartekatuz).

Norentzat den KnowInn programa

KnowInn programa mota guztietako erakundeetako kudeatzaileentzat, zuzendarientzat eta profil teknikoko pertsonentzat da batez ere. Gomendatzen da erakundeko ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea, ikastaro bakoitzaren arloan erabakiak hartzeko gaitasuna dutenak, behar den prestakuntza jaso dezaten eta proiektuan ikasitakoa aplikatzeko aukera izan dezaten.

Test, talde-saio, in situ egindako laguntza eta dokumentazioak ikastaroa ematen den hizkuntzan ematen dira. Hau da, KnowInn katalogoan adierazten den hizkuntzan ematen eta lantzen dira ikastaroak. Prestakuntza emateko hautatutako irakaslea euskalduna bada, nahiz eta gaztelania izan ikastaroaren jatorrizko hizkuntza, proiektua eta in situ laguntza (planifikatuta badago) euskaraz garatu ahal izango dira.

KnowInn-ek eman diezazukeen guztia kontatuko dizugu minutu eta hamabost segundoan. Animazio hau ikusi ondoren, ez duzu zalantzarik izango!

KnowInn ikastaroak In Company ere egin daitezke. Zure erakundean pertsona asko trebatu behar badira, ikastaroak emateko eta denbora eta dirua aurreztu nahi badituzue, KnowInn In Company zuentzat pentsatuta dago.

 KnowInn In Company enpresei modu pertsonalizatuan lan egiteko eskaintzen diegun zerbitzua da: In Company, zure instalazioetan, zuk markatzen duzun agendarekin (datak, ordutegiak, taldeak…), joan-etorririk gabe, malgua eta, azken finean, zure beharretara eta berezitasunetara egokitua. Aparteko deialdiak egiteko aukera dago, edozein ikastaro eskatuta, hitzartu beharreko lekuetan eta baldintza berezietan. 

Elkarte, agente traktore edo enpresa-talde bat ordezkatzen baduzu eta horrelako ekintza batean interesa baduzu, formatu hori ere interesgarria izan daiteke.

Epe ertain-luzeko kudeaketan aurrera egiteko plan integralak garatzen lagun diezazukegu, KnowInn ikastaroetan oinarrituak, baldintza bereziekin eta berariazko beharretara egokituak.

EUSKALITek 2009az geroztik eskaini dituen deialdien %40 neurrira diseinatutako eta In Companyk emandako trebakuntzak izan dira. Bertaratutakoen gogobetetze-maila 10etik 8,2koa izan da. EUSKALITek arrakastaz eskaini du horrelako zerbitzua azken urteotan. Proba ezazu!

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen edo jarri harremanetan EUSKALITekin, horri buruzko informazioa eskatzeko.