Xedea, ikuspegia eta balioak

Asmoa, Xedea, Ikuspegia eta Balioak dira gure lanaren ardatzak

Asmoa

Erakundeei kudeaketan aurrera egiten laguntzea.

Xedea

Eusko Jaurlaritzak bultzatuta fundazio gisa eratutako erakundeen taldea gara. Pertsona talde konprometitua, profesionala eta motibatua dugu, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko, haren lehiakortasuna eta berritzeko gaitasuna bultzatzeko, eta Euskadiren garapen jasangarria bultzatzeko, erabilgarritasuna, eraginkortasuna eta hurbiltasuna emanez. 

Ikuspegia

Kudeaketa hobetzeko eta berritzeko euskal erakundeen eta administrazioen erreferentziazko erakunde bideratzailea izatea, Euskadi horregatik nazioartean aintzatetsia izateko aukera emanez.

Balioak

  • KOHERENTZIA: Eredugarri izateko asmoz, Kudeaketa Aurreratuaren kontzeptu eta metodologiak gure kudeaketan aplikatuko ditugu.
  • KOOPERAZIOA: Beste pertsona eta erakunde batzuk gure Ikuspegian inplikatuko ditugu, haien aurrerapenean lagunduz, protagonista bihurtuz eta lorpenak aintzatetsiz.
  • KOHESIOA: EUSKALITeko pertsonok gure Asmoa lortzera bideratuko dugu gure jarduera, konpromisoarekin, ilusioarekin eta talde izaerarekin. Erabakiak hartzeko orduan ideia eta iritziekin parte hartuko dugu, informazioa eta ezagutza partekatuz, eta elkarri lagunduz eta aintzatetsiz lortutako helburuengatik.

EUSKALITen 2020ko EKINTZEN MEMORIA (Global Reporting Initiative -GRI irizpideen arabera. Gaztelaniaz dago)