Club de evaluación

Hainbat jarduera sektoretako erakundeetako gerente, zuzendari eta profesionalen taldea da, eta 1995az geroztik EUSKALITekin lankidetzan ari dira, modu altruistan,bai Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarira aurkezten diren erakundeei egiten zaien kanpo ebaluazioan,baiKanpo kontrastean laguntzen.

Gaur egun 1.500 pertsona baino gehiago dira, %22 gerenteak edo zuzendariak, %48 arloko edo departamentuko arduraduradunak, eta %30 teknikariak.

  • Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari eta erakundeen kanpo ebaluazioaren praktikari buruzko ezagutza hobetzeko prestakuntza jasotzea.
  • Erakunde aurreratuen kudeaketa praktikak ezagutzea.
  • Hainbat jarduera sektoretako (industria, osasuna, hezkuntza, zerbitzuak, sektore publiokoa...) zuzendariekin taldean lan egitea.
  • Kudeaketa aurreratuari buruz ikasteko eta sakontzeko interesa (estrategia, pertsonen kudeaketa, berrikuntza, jasangarritasuna…) eta beste erakunde batzuei kudeaketa hobetzen laguntzeko interesa, norberaren ezagutza eskainiz.
  • Hurrengo ikastaroetako bat egitea:
    Kudeaketa aurreratuaren printzipioak. KnowInn ikastaroa, erakundeen kudeaketaren oinarrizko printzipioak ezagutzeko eta kudeaketan hobetu daitezkeen arloei buruzko lehen hausnarketa egiteko.
    Kudeaketa Aurreratuaren Eredua: Kasu praktiko baten azterketa. KnowInn ikastaroa: Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren elementuetan sakontzen da (kasu erreal bat aztertuz), autoebaluaziorako erreferente gisa erabiltzen ikasiko da, eta eredu horrekin kanpo-ebaluazioa egiteko gaitasuna lortuko da.

    * Ikastaroei buruzko informazio gehiagorako eta KNOWINNen izena emateko, sakatu hemen
  • Kudeaketan esperientzia baduzu eta profesional-sare honetan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Galder Lasuen-ekin: glasuen@euskalit.net

Ebaluazio Klubeko kide izateak esan nahi du:

  • Urtero EUSKALITek antolatzen dituen birziklapen birziklapen jardunaldietara joatea, Ereduari eta ebaluazio prozesuari buruzko ezagutza hobetzeko, eta era berean, Ereduan gehitzen diren nobedadeen berri jakiteko