ASTI Technologies Group-ek, CEX Sarien Kudeaketa praktika onen 7. edizioa irabazi du, aurten eraldatze digitalari buruz.
Uztailaren 4an Valladoliden izandako ekitaldian, Estatuko erakunde ezberdinek parte hartu zuten. Guztira 13 erakunde aurkeztu ziren, eta horietatik bost finalista suertatu ziren: Euskadiko Virtualware, Ascensores Tresa (Asturias), Atento España (Madril), eta Gaztela eta Leongo, Tableros Tradema eta ASTI Technologies Group.
Proiektuen aurkezpenaren ondoren, epaimahaiak ASTI Technologies Group saritu zuen, bere Talentu 4.0. ekimenagatik.
Virtualwarek, gure Praktika onen Sariko irabazlea izan zena, Virtualrehab proiektua aurkeztu zuen.
Gaztela eta Leongo Ekonomia eta Ogasun Sailburua den, Pilar del Olmok, Saria banatu eta gainontzeko finalistei aitorpena eman zien.