Begoñazpi Ikastola eta Virtualware EUSKALITen Eraldatze digitalari buruzko Praktika Onen Sariaren irabazleak izan dira. Erakunde biak 2017 CEX Sariaren euskal hautagaiak izango dira estatu mailan.
Aurten, nobedade gisa bertaratutakoek egindako bozketa baten bitartez, Publikoaren Sari berezia banatu dugu, irabazlea Axular Lizeoa izan da bere SARGOI proiektuari esker.
Gainontzeko finalistak Ega Master, Mutualia eta CIFP Easo Politeknikoa LHII izan dira.
Praktika onen hautaketa EUSKALITen Patronatuko kideez osatutako epaimahai batek egin du, ASLE, GAMESA eta OSAKIDETZA erakundeak hain zuzen. Hauek, praktikaren berritasuna, emaitzak eta aplikagarritasuna baloratu dute.
Diplomen banaketan EUSKALITen Presidentea, José Hernández, eta SPRIko Aitor Cobanera egon dira, praktika onak partekatzearen garrantzia eta prestutasuna azpimarratu dutenak.