Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

EUSKALIT Global Innobation Dayko laguntzailea izango da

  • 16 de mayo de 2018

EUSKALIT izango da Global Innovation Day 2018 ekimenaren erakunde laguntzaileetako bat. Aurten, ETE-ei egungo beharren araberako irtenbide berritzaileak eskaintzen oinarrituko da, baina haien etorkizuna bermatuko duten erronka berriei aurre egiteko inspirazio-iturri ere bihurtu nahi du.

Innobasquek antolatutako Global Innovation Day eguna, Donostian izango da ekainaren 13an eta, besteak beste, honako hauen hitzaldiak eskainiko dira bertan: Silvia Leal, aldaketa digitalean eta ETE-etan aditua, edo Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko presidentea eta zuzendari zientifikoa. Berritzeko gako batzuk eskainiko dituzte. 

Parte-hartzaileek, bestalde, berritzeko garaian haien eguneroko lanean topatzen dituzten erronka edo arazoak azaldu ahal izateko tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, berrikuntza arloko arrakasta-esperientziak partekatuko dituzten enpresak ezagutuko dituzte bertan. Horrez gain, berrikuntzari laguntzeko eragile-sareari eskainitako espazioa ere egongo da. Enpresa txiki eta ertainek eskuragarri izango dituzte berrikuntzarako bidean, fase bakoitzean, behar dituzten tresnak, orientabidea eta soluzioak: finantzaketa, teknologia, prestakuntza, lagun egiteko eta babesa emateko zerbitzuak eta abar.

Informazio gehiago eta izen-emateak: www.innobasque.eus