Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

EUSKALITek eta Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

  • 5 de abril de 2016

EUSKALITeko Zuzendariak, Fernando Sierra eta Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren Zuzendariak, Marino Barasoain, erkidego bietan Kudeaketa Aurreratua bultzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean.

Hitzarmenaren helburua Fundazio bien arteko kooperazio harremanerako eremua ezartzea izan da, honakoak gauzatzea baimenduko duena: prestakuntza ekintzetan laguntzea edo enpresa eta erakundeetako ebaluazioetan parte hartuko duten ebaluatzaileak elkartrukatzea. Bestalde, praktika onen eta kudeaketarako erreminta informatikoen (adierazle sortak) elkartrukea, edo eztabaidarako topaguneen sorrera.

Aliantza hau 2015ean zehar sortu zen, fundazio bien eta Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren Garapen Sailaren arteko bilera batean.

Argazkian ezkerretik eskuinera: Marino Barasoain, José Ignacio Larretxi, José Hernández eta Fernando Sierra.