Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

EUSKALITek kultura eta sormen industrien berrikuntzarako KSI Berritzaile programan laguntzen du

  • 7 de marzo de 2018

2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile egitasmo pilotua jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzaren.Kultura Sailak Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.

EUSKALITek 2.ardatzean parte hartzen dugu antolamendu ereduaren eta enpresaren egituraren berrikuntzarako, eta gainontzeko ardatzetan Tecnalia, Vicomtech, Elkargi eta Innobasquek parte hartzen dute.

Gure ardatzaren helburua Kultura eta Sormen Industriaren esparruko enpresen antolaketa ereduetan berritzeko eta kudeaketa sistemak hobetzeko aukera izatea, lehiakorragoak izateko aukera izan dezaten, eta sektorea profesionalizatzea sustatuz.

Horretarako, EUSKALITen laguntza izango dute, bi fase desberdin dituen programa bat eskainiz:

1. FASEA-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekiko.Horrela, indarguneak identifikatuko dira, baita horien hobekuntza arloak ere, garatu beharreko kudeaketa arlo esanguratsuenak lehenesteaz gain.

Parte hartzeko modalitate bi daude:

  • A modalitatea: Autodiagnostikoa
  • B modalitatea: Autodiagnostiko gidatua, EUSKALITeko pertsona baten laguntzaz.

2. FASEA-KUDEAKETAREN HOBEKUNTZA. Erakundeak bi modalitateren artean aukeratu beharko du:

1. PRESTAKUNTZA-EKINTZA, bi mailatan emango da:

  • Oinarrizkoa: Lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu ez dituzten edo antzeko programetan parte hartu ez duten saltokiak, kudeaketan duten aurrerapen maila gutxiago garatu dutenak. 
  • Aurreratua: lehenago kudeaketa tresnak eta metodologiak landu dituzten edo antzeko programetan parte hartu duten entitateak, kudeaketan duten aurrerapen maila garatuagoa dutenak.

2. AHOLKULARITZA LAGUNTZA 25 ordura arte.

Aukera honen baldintzak hauek dira: EUSKALITeko pertsona baten laguntzarako bisita jaso izana (B modalitatea) , eta plantillan gutxienez bi pertsona izatea.

EUSKALITen bisitan lehentasunezko gisa identifikatutako hobekuntza arlo bat aukeratuko du erakundeak, kanpo aholkularitzaren laguntzaz lantzeko. Ekintza plana, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar izango dituen proiektu bat aurkeztuko du.

EPEAK

  • Izen-emateak apirilaren 6ra arte izango dira.
  • Laguntzarako bisita (1. FASEA),  apirilaren 16tik ekainaren 29ra bitartean burutuko da gutxi gorabehera. Saioaren iraupena 4 ordukoa izango dela aurreikusten da, 9:00etatik 13:00etara.
  • 2. FASEAN parte hartzeko bi bloke egongo dira: bat apiriletik ekainera, beste bat irailetik urrira