Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VII Biltzarra

  • 29 de mayo de 2018

Maiatzaren 24 eta 25ean Q-epea taldeak bere Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VII Biltzarra antolatu du, Kudeaketa Aurreratua, lidergoa, eta talde adimenarekin konpromisoa duten herri administrazio, eta edozein motatako erakunderi zuzendutakoa.

EUSKALITek Q-epea taldeari lagundu dio bere Biltzarraren antolaketan. Honetan, 250 pertsonek parte hartu dute Bizkaia Aretoan – UPV/EHU, "Gizartea eta pertsonak, Administrazioa berriz hausnartzeko gakoak" lelopean.

Bi jardunaldietan zehar, hainbat hizlari igaro izan dira, hala nola, Pilar Kaltzada moderatzaile gisa, Tanja Aitamurto, Amalio Rey, Raúl Olivan, Inma Shara, Jordi Graells, Nerea Urcola, Belén Varela, edo Virginia Imaz. Baita tailerrak burutu izan dira ere, Isabel Fernández, Danel Alberdi, Ziortza Etxabe eta Ricardo Antónen esku batik bat.

Biltzarrean zehar #Qepea2018 hashtagarekin 900 tuit bota izan dira, 100 pertsona baino gehiagok hashtaga erabili izan dute, eta 1.800.000 pertsonetara iritsi izan da. Eskerrik asko Biltzarrean parte hartu duten pertsona orori, eta honetatik kanpo ezagutza kaleratu dutenei.