Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

Innobasquek eta EUSKALIT-ek lankidetza-akordioa egin dute berrikuntza eta kudeaketa aurreratua bultzatzeko

  • 8 de junio de 2016

EUSKALITeko presidenteak, Josetxo Hernándezek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, Alberto Garcia Erauzkinek, lankidetza-akordio estrategikoa izenpetu dute, Euskadin elkarrekin bultzatzeko kudeaketa aurreratua eta berrikuntza datozen hiru urteetan.

Hartu duten konpromisoaren arabera lankidetza estutuko dute euskal enpresek izan dezaten Berrikuntzaren Kultura Indizearen azterketan parte-hartzearen onuren berri, bi erakundeak horren lider direlarik Euskadin Kalitatearen Espainiako Elkartearekin lankidetzan; izan ere, berrikuntzaren kulturak erakundeetan duen egoeraren datu kuantitatiboak ematen ditu Indize horrek, informazioa eskainiz kultura honen garapena bultzatzeko, funtsezko elementu gisa bere lehiakortasunean.

Halaber, nazioarteko Quality Innovation Award lehiaketan euskal enpresen parte-hartzea sustatzera konprometitu dira bi erakundeak: hau EUSKALITek koordinatzen du Euskadin, Unibasq-en laguntzaz, eta produktu, zerbitzu, prozesu eta antolaketa-mailako berrikuntzak sortzea eta garatzea bilatzen du.

Halaber, Innobasque eta EUSKALITeko ordezkariek bi erakundeetako gobernu-organoetan parte hartuko dute eta sinergiak bilatuko dituzte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen eta Kudeaketa Aurreratuko Astearen antolaketan.

Josetxo Hernándezek esan du akordio honek "bi erakundeen gaitasunak sendotzen dituela berrikuntzaren eta kudeaketa aurreratuaren sustapenean, Euskadiko lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa”.

Bere aldetik, García Erauzkinek nabarmendu du “berrikuntzaren kultura indartzen jarraitzeko eta kudeaketan berrikuntza bultzatzeko premia” dagoela.

EUSKALITen eta Innobasqueren arteko lankidetza etengabea izan da; beraz, akordio honek ofizialdu egin ditu bi erakundeen arteko harremanak.