Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

Kirol entitateen kudeaketaren hobekuntzarako 3K programaren 10. edizioa

  • 11 de enero de 2017

Programaren helburua, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren bitartez, Euskadiko kirol erakundeen kudeaketan hobetzen laguntzea da.

3K Programan parte hartuz gero, honakoetan hobetzeko aukera izango duzu:

• Gauzak beste era batean egitea. 
• Kirolariak, hornitzaileak, biztanleria eta erakunde hauetan lan egiten duten pertsonak zerbitzu bikain bati begira lan egitea eta hura jasotzea. 
• Gizarteari kirol bikaina eskaintzea. 
• Erakundearen emaitzak hobetzea.

Hemen programaren informazio guztia duzu, eta gainera, Natalia Fernándezekin harremanetan jar zaitezke nfernandez@euskalit.net