Hurrengo martxoaren 14an 3K Programako tailerretan izena emateko epea bukatuko da.
3K Programa prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta diruz lagundua eta EUSKALITek koordinatua, eta bere helburua da EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.
Hiru urteko programa da, eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.
Programa honen hartzaileak kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kiroleko udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakunde.
Informazio gehiago: Programa irakurri edo Natalia Fernándezekin harremanetan jarri nfernandez@euskalit.net