Urriaren 19 eta 31 bitartean, 24. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea izango da. Gainera, Biltzarra egongo da ere, urriaren 22tik 26ra, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV-EHU.
Aste honek berrikuntza handiak izan ditu azkeneko hogei urtetan, eta 2015. urteaz geroztik, bere posizionamendua bultzatzeko, zein Kudeaketa Aurreratuaren mezua sendotzeko, formatuz aldatu dugu, ekitaldien gehiengoa Biltzar batean eginez. Egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu bati buruz jardungo da: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.
Halaber, aurten Europar Asteko webgunea garatu dugu www.euskalit.net/semana. Honek atal ezberdinak ditu: Astea zer da, eta nola parte hartu daiteke, Asteko Protagonistak (parte hartuko duten antolatzaileak, zein babesleak), ekitaldien Programa, eta Kudeaketa laburrean.
Ekitaldien antolatzaile gisa parte hartu nahi baduzu, uztailaren 20ra arte duzu, eta webgune berrian informazio guztia eskuragarri duzu.