23. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea azaroaren 6tik 17ra izango da. Gainera, Biltzarra egongo da ere, azaroaren 6tik 10era, Bilboko Bizkaia Aretoan.
Aste honek berrikuntza handiak izan ditu azkeneko hogei urtetan, eta 2015. urteaz geroztik, bere irudi eta posizionamendua bultzatzeko, zein Kudeaketa Aurreratuaren mezua sendotzeko, formatuz aldatu dugu, ekitaldien gehiengoa Biltzar baten barnean eginez.
Biltzarra azaroaren 6tik 10era egingo da, egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu bati buruz jardunez: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.
Ekitaldien antolatzaile gisa parte hartu nahi baduzu hemen informazio guztia eskuragarri duzu.