Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

5S praktika aurreratuen ekitaldia

  • 8 de junio de 2017

Ekainaren 7an 5S Praktika Aurreratuen ekitaldia izan da, non 120 pertsona baino gehiago bertaratu diren. Ekitaldian, 5S Klubeko Fagor Arrasate eta Pierburg enpresa aurreratuek, beraien 5S ezarpenen praktika onak aurkeztu zituzten.

EUSKALITek, Protón Electrónica eta Bidelanen laguntzarekin batera, 5S Klubeko ekintzen laburpena eta aurtengo ildo nagusien berri eman zuten.

ASLE-Soprecseko Sabin Zarragak, 5Sak Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan duiten eraginari buruz hitz egin zuen.

Azkenik, Josetxo Hernández, EUSKALITen Presidenteak, eta Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, joan den urtean 5S ebaluazioa jaso eta 60 puntu baino gehiago lortu zituzten erakunderi 5Sen Diplomask banatu zizkieten:

  • EIBARKO UDALA 
  • DURANGOKO LANDAKO POLIKIROLDEGIA 
  • BIDELAN 
  • ERTZAINTZA  
  • MUTUALIA 
  • MB TOOLING 
  • TÉCNICAS HIDRÁULICAS 
  • ELAY 
  • UNILEVER FOODS 
  • FAGOR ARRASATE 
  • PIERBURG

Pierburg-ek gainera, lehenengo 5S Txapela jaso zuen, Klubeko aintzatespenik gorena, Klubean  hamarkada bat daramalako, aldizka lan-arlo guztietan 5S kanpo ebaluazioa eskatzeagatik, eta jasotako ebaluazio guztietan emaitza bikainak lortzeagatik.

EKITALDIAREN ARGAZKIAK

Bilatu eta kudeatu erremintan aurkezpenak eskuragarri daude