Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

Quality Innovation Award nazioarteko sariaren emate ekitaldia

  • 25 de enero de 2018

Hurrengo otsailaren 8an Quality Innovation Award 2017 saria banatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Ospatze jardunaldian hitzaldiak, finalisten berrikuntzak aurkezteko txokoak, zein sarien banaketa zeremonia eta galako afaria egongo dira. Egun horretan parte hartzen duten lurralde ezberdinetako enbaxaden pertsonak espero dira.

Guztira, Sariak dituen 8 kategorietan, 16 sari banatuko dira: Enpresako berrikuntza 3 mota ezberdinetan, Mikroenpresak & startups, enpresa txiki eta ertainak eta enprsea handiak, Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza, Hezkuntza sektoreko berrikuntza, Sektore publikoko berrikuntzak eta Berrikuntza potentziala.

Euskadi sari hauetako bat jaso dezake, 8 finalista ditugu eta: Angulas Aguinaga, Ormazabal, Osakidetza, Colegio Vizcaya, Carmelitas Sagrado Corazón Ikastetxea, Grupo Torrezuri, Imatek eta Didaktiker (Bai&by).

Jardunaldiaren programa:

  • 10:00 Akreditazioa eta standetara bisita 
  • 10:30 Ongi etorria: Josetxo Hernández. EUSKALITen Presidentea eta Tani Järvinen. Excellence Finland and Chairman of QIA 
  • 10:45 Mahai-ingurua: Quality Innovation: eraldatzeko erronka eta erremintak 
  • 11:30 Berrikuntza eta ikasketa. Heli Mattisen. Estonian Quality Agency for Higher and Vocational Education Quality Agency, Foundation Archimedes Director 
  • 12:15 Berrikuntza eta ikasketari buruzko mahai-ingurua 
  • 13:00 Bazkaria eta standetara tourra 
  • 15:00 Berrikuntzatik haratago. Xavier Camps. TBI-IESEko bazkidea 
  • 16:00 Berrikuntzatik haratago dagoenari buruzko mahai-ingurua 
  • 17:00 Itxiera
Hitzaldietara etorri nahi baduzu, hemen izena eman ezazu.