Soraluce eta Vicomtech-IK4 erakundeek Quality Innovation of the year lehiaketako aintzatespenik gorena irabazi dute Tallinen, urtarrilaren 27an izandako banaketa ekitaldian. Soralucek Award saria jaso du Enpresa handien kategorian eta Vicomtech-IK4k, aldiz, Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntzaren kategorian.
Lehiaketa honetan baita Osakidetza, A&B Laboratorios, TKNIKA eta Urkide Ikastetxea finalistak izan dira ere.
Edizio honetan 218 berrikuntza aurkeztu dira eta 14k aintzatespena lortu dute, Finlandiako Errepublikaren Presidenteak sinatutako Diplomak hain zuzen, parte hartu duten herrietako enbaxadoreek banatutakoak.
Lehiaketaren irabazleek ebaluazio zorrotza pasatu dute, aurkeztutako berrikuntzen erabilpena, berritasuna, ikasketa, bezeroarekiko joera eta eraginkortasunean oinarritutakoa.