Joan den irailaren 30ean, 2021eko CEX Sariak banatu ziren Valentziako Centre d 'Artesanian, Egokitzapen arinari eta negozio-eredu berriei dagokienez.
IVACE-Enpresen Lehiakortasunerako Valentziako Institutuak (CEXeko bazkidea) antolatutako ekitaldian bost erakunde finalisten hautagaitzak aurkeztu ziren: Euskadiko Arteman Komunikazioa eta Cáritas Bizkaia, Certest (Zaragoza), IFEMA (Madril) eta Norteña de Aplicaciones y Obras S.L. (Burgos). CEXen ordezkariek osatutako epaimahaiak, azkenean, Certest aukeratu zuen "Covid-19aren aurrean, Certest zurekin dago" jardunbidearengatik, eta Arteman eta Caritas izan ziren finalistak.
Bi euskal erakundeek irabazi zuten martxoan EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Klubaren Jardunbide Egokien Saria, CEX saria jasotzeko hautagaiak izateaz gain, bi praktika horiek gure Kudeaketa-bilatzailean ikus daitezke.
Esteka honetan, sariak banatzeko ekitaldiaren laburpena ikus dezakezu.