Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

ASIMOB, Euskal Trenbide Sarea eta Alias Robotics euskal erakundeek Nazioarteko Quality Innovation Award Lehiaketan goreneko aintzatespena lortu dute

  • 27 de enero de 2021

Advanced Services in Mobility-ASIMOB, Euskal Trenbide Sarea eta Alias Robotics Award, ala berrikuntzaren aintzatespen gorena, jaso dute beren kategorietan, 2020ko QIA nazioarteko lehiaketan. Bestalde, beste hiru euskal erakunde, Gogoa Mobility Robots, Ntclick Irtenbide Teknologikoak eta SORALUCE, Prize, ala bigarren saria, jaso dute ere, dagozkien kategorietan. Aipatutakoak, 19 herrialdetako beste erakunde batzuekin batera lehian aritu dira Israel, Suedia, Finlandia, Txekiar Errepublika, Suedia, Errusia, Txina edo Espainia, besteak beste.

Gainera, nazioarteko faseko finalistak izan dira Viuda de Sainz, ekonomia zirkularreko berrikuntzaren kategorian, eta Urkide Ikastetxea, hezkuntza sektoreko berrikuntza kategorian.

Euskadik nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzen duen seigarren urtea da, EUSKALITen bidez. 2015az geroztik, EAEko 18 erakunde eta enpresak jaso dute aintzatespenen bat beren kategorietan: micropyme, ete, enpresa handi, ekonomia zirkularra, osasun sektorea, sektore publikoa, hezkuntza sektorea edo berrikuntza potentziala.

Lehiaketa honetako irabazleek ebaluazio zorrotza egin dute, berrikuntzan, erabilgarritasunean, ikaskuntzan, bezeroarenganako orientazioan eta aurkeztutako berrikuntzen eraginkortasunean oinarrituta.

2020ko edizioan nazioarteko 500 hautagai baino gehiago aurkeztu ziren, 20 herrialdetakoak, eta horietako 36 euskaldunak. Estatuko eta nazioarteko hautaketa eta ebaluazio-prozesuen ondoren, 24 rakundek jaso dute sari hori (16 Prize winners eta 8 Award winners), eta horietatik 6 euskaldunak dira.

SARITUTAKO BERRIKUNTZAK

  • ASIMOB, Award berrikuntza potentzialaren kategorian, proiektu hau aurkeztu du: “Errepideko trafiko-seinaleen segurtasun-ikuskapenen automatizazioa eta digitalizazioa”. ASIMOBek ataza hori automatizatzen du teknologiaren bidez (IoT, AI), gorabeheren detekzioa hobetuz eta mantentze-lanak optimizatuz. 
  • EUSKAL TRENBIDE SAREA, Award sektore publikoko berrikuntzaren kategorian, “Abiadura txikiko trenbideetarako minibarrera akustikoa” proiektua aurkeztu du. Minibarrera akustikoaren bidez, zarata murrizteko ohiko konponbideen antzeko zarata-murrizketak egin daitezke. 
  • ALIAS ROBOTICS S.L.k, Award ETEetako berrikuntzaren kategorian, “RIS, Roboten Sistema Immunologikoa” proiektua aurkeztu du. RIS: teknologia ziberfisiko horiei eragiten dieten mehatxuak detektatu, geldiarazi eta horien berri ematen duen amaierako puntu robotikoak babesteko sistema. Robotak eta haien osagaiak babesten ditu malwaretik eta asmo txarreko erasotzaileetatik. 
  • Gogoa Mobility robot S.L.k, Prize, osasun-sektoreko berrikuntzaren kategorian, “GOGOA Mobility Robots-en HANK exoeskeletoa” proiektua aurkeztu du. HANK exoeskeletoa medikuntza-gailu bat da, muineko lesioen, neuroendekapenezko gaixotasunen eta iktusaren ondorioz arazo neurologikoak dituzten pazienteei funtzio motorra berreskuratzeko erabiltzen dena.
  • ntClick Soluciones Tecnologías S.L.k, Prize mikroenpresa eta startupetako berrikuntzaren kategorian, proiektu hau aurkeztu du: “Tooling Control plataforma garatzea, industriarako irtenbide berritzailea (I+G+B produktua)”. Plataforma horren bidez, RFID teknologia erabiltzen da, elementu aldakor konbinatuen trazabilitatea kontrolatzeko eta datuak modu seguruan optimizatzeko industria transformatzailearen sektoreetan.
  • SORALUCE S.coop.ek, Prize enpresa handien kategorian, “Sistema DWS - Dynamic Workpiece Stabiliser” proiektua aurkeztu du. Pieza malguen mekanizazioan sortu ohi diren bibrazio autoeszitatuak (chatter) ezabatzeko aukera ematen duen gailua. Bibrazio horiek piezaren gehiegizko malgutasunean eragiten dute.