Maiatzaren 15ean irekiko da Quality Innovation Award nazioarteko txapelketaren izena emateko epea.
QIA lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Nazioartean lehiatzen diren euskal erakundeek irabazi egiten dute! 2019an, Osakidetzaren Donostialdea ESIak berrikuntzaren sari nagusia lortu zuen, Award-a, eta beste 7 erakunde finalistak izan ziren: Arabako Errioxako ESI, Imatek Advanced Technologies, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, Bizgarri Elkartea, Blackbinder, Fresmak eta CAF.
Zure erakundean berrikuntza bat baduzu eta munduari erakutsi nahi badiozu... aurkeztu zure hautagaitza! Izena emateko epea maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu esteka honetan.