A&B Bioteknologiako Laborategiak erakundeak irabazi du klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta trantsizio energetikoari buruzko CEX 2023 Saria, Ekokaudimendunen gama ekodiseinatzeko jardunbide egokiarekin. Hau, deskarbonizazioa errazteko oinarrizko metodologia da, produktuaren bizi-zikloaren etapa guztiak hartzen baititu kontuan. Etapa horietako batzuei lotutako 6 ekintzatan oinarritzen da: diseinua, lehengaiak, fabrikazioa, banaketa, erabilera eta birziklapena edo berrerabilera.
ICE-Instituto para la Competitividad Empresarial de Castilla y León erakundeak Valladoliden antolatutako lehiaketan beste lau erakunde finalista izan ziren: MOLLET UNIBERTSITATE OSPITALEA (Katalunia), HIPERBARIC, CESVIMAP (Gaztela eta Leon) eta STELLANTIS (Aragoi).
Augusto Cobos ICEko zuzendari nagusiak eta Fernando Sierra Bikaintasun Zentroen Elkarteko (CEX) presidente eta EUSKALITeko zuzendariak ere parte hartu zuten. Era berean, Sergio Larak, SOMACYLeko Energia Berriztagarrien eta Eraginkortasun Energetikoaren zuzendariak, epaimahaiak eztabaidatu bitartean bero-sareei buruz hitz egin zuen, eta azkenik, Carlos J. Fernándezek, Gaztela eta Leongo Juntako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, jardunaldiari amaiera eman zion.
A&B Bioteknologiako Laborategiak EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide Egokien Saria irabazi zuen martxoan, eta, gainera, CEX sarirako hautagaia izan zen. Praktika hori gure Kudeaketa-bilatzailean ikus daiteke.