Eroski eta Vicomtech izan dira talentuaren kudeaketari buruzko EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko Jardunbide Egokien Saria irabazi duten erakundeak. Bi erakundeak izango dira Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako 2022 CEX Sarirako euskal hautagaiak.
Osakidetzako Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIak Publikoaren sari berezia jaso du, eta gainerako hautagai finalistak Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, ASanta Maria de Artagan Ikastetxea eta Ikerbasque Fundazioa izan dira.
Eroskiren esperientzia zuzendaritza-postuak identifikatu, ebaluatu, garatu eta estrategikoki betetzeko prozesu bat da, potentziala duten pertsonen bitartez, eta, horri esker, beharrezko pertsonak eta taldeak eskura ditzakete, bai eta egungo eta etorkizuneko estrategia betetzeko gaitasun egokiak bermatu ere, beren lehiakortasun-posizioa bermatzeko, zuzendaritza-posizioetan talentua sartuz eta garatuz.
Vicomtechen proiektua People CMMn (Capability Maturity Model) oinarritutako Talentuaren Zuzendaritza Ereduari buruzkoa da. Eredu hori Carnegie Mellon Unibertsitateak garatu du, eta honako hauek hartzen ditu kontuan: gaitasunen garapena, lan-taldeen sorrera eta erakundearen kultura, jardunaren motibazioa eta kudeaketa, eta pertsonen garapena.
EUSKALITeko Patronatuko kideek osatutako Epaimahai batek erabaki du praktika irabazleen hautaketa, eta praktika horien berritasuna, estrategiarekiko koherentzia eta emaitzak baloratu dituzte. Bi erakunde horiek izango dira aurten EUSKALITek koordinatuta Euskadin ekainean egingo den CEX Sariaren euskal hautagaiak.
Ekitaldiaren amaieran, EUSKALITeko presidente den José Luis Díazek nabarmendu du Kudeaketa Aurreratua izateak erakundeei oinarrizko egitura ematen diela kudeatu beharreko beste elementu batzuk modu koherentean integratzeko, hala nola, talentuaren garapena eta erakarpena.