Ega Solutions Award saria jaso du gaur QIA 2021 nazioarteko txapelketan. Gainera, Comercializadora Rioja Alta, Basque Culinary Center eta VISESA erakundeek bigarren edo Prize saria jaso dute euren kategorietan, 19 herrialdetako beste erakunde batzuekin batera (Israel, Suedia, Hungaria, Txina edo Espainia).
Aurtengo ekitaldia, Pekinetik streaming bidez egin da. Espainia izan da sari gehien jaso dituen herrialdea, Txina, Israel, Suedia edo Finlandia bezalako herrialdeen aurretik. 8 aitorpen jaso ditu guztira, eta horietatik 4 euskal enpresei dagozkie.
EUSKALITek euskal erakundeei laguntzen die nazioarteko lehiaketa honetan. Lehiaketa horren helburua enpresetan berrikuntza sustatzea eta euskal enpresen nazioarteko onarpena bilatzea da. Maiatzean irekiko da berriro enpresek 2022ko edizioan parte hartzeko epea.
Hauek izan dira gaur QIA sarien galan saritutako euskal erakundeak:
- EGA SOLUTIONS, Award, Mikropymes & startups berrikuntza kategorian, "Balio erantsi handiko industrietarako trazabilitate integraleko informazioa kudeatzeko sistema" proiektua aurkeztu du. EGA Solutions-ek trazabilitate integraleko irtenbide bat diseinatzen du hegazkin-motorren piezen mekanizazioa muntatzeko prozesuan, ekosistema teknologiko eskalagarria, malgua eta jasangarria zabalduz, bere eragiketaren eta eraginkortasun ekonomikoaren ikuspuntutik.
- COMERCIALIZADORA RIOJA ALTA, Prize enpresa txiki eta ertainen berrikuntza kategorian, adimen artifizialeko sistema berritzaile bat aurkeztu du, kalitatea kontrolatzeko eta amaitutako produktuaren gutxieneko unitatea serializatzeko, trazabilitate komertziala eta elikagaien segurtasuna kontrolatzeko.
- BASQUE CULINARY CENTER, Prize Hezkuntza Sektoreko Berrikuntzaren kategorian, sukaldaritzako prestakuntza unibertsitate-ingurunean integratu izanak aitortu du, gastronomia esparru akademikora eta ikerkuntzara eraman baitu. Espainiako Gastronomia Zientzien lehen Fakultatea (Gastronomiako lehen Gradua) eta gastronomiako lehen zentro teknologikoa.
- VISESA-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, Prize, sektore publikoko berrikuntzaren kategorian, Administrazioaren zeregin berritzaileagatik aintzatetsi da, sustatzaile delegatu gisa. VISESAk birgaitzea bultzatzen du, eta, horretarako, birgaitze-lanak behar bezala diseinatu eta gauzatzen direla eta onuradunen izenean finantzatzen dela izapidetzen, kontratatzen, gainbegiratzen eta kudeatzen du, eta "giltza eskuan" azken produktu bat ematen die.