Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

6 euskal erakunde, Quality Innovation Awardean-QIA 2024 aintzatetsiak

  • 23 de octubre de 2024

Mikrobiomik Health Company osasun-kategorian, Surphase mikro ETEen kategorian eta Gipuzkoako Foru Aldundia sektore publikoaren kategorian, Estatuko fasean QIA sariak irabazi dituzten 3 euskal erakundeak dira, eta nazioarteko fasean lehiatuko dira, gainerako herrialdeetako 500 erakunde baino gehiagorekin batera, nazioarteko aintzatespenetako bat lortzeko.

Gainera, Polykey Polymers, San Luis Zentroa eta EJIE erakundeek akzesita lortu dute sari hauetan, eta horrek lehiaketa honetako berrikuntza nazional onenen artean kokatzen ditu.

QIA 2024 sariak (Espainia fasean), azaroaren 28an banatuko dira CSIC-Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen egoitzan, Madrilen. Informazio gehiago www.centrosdeexcelencia.com webgunean.

Gainera, Euskadin egiten duten kudeaketaren eta berrikuntzaren bultzada agerian uzteko, aintzatespen bat jasoko dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan, abenduaren 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian.

EUSKALITek, 2015 urtea geroztik parte hartzen du nazioarteko lehiaketa honetan, Innobasque eta Ihoberekin batera, eta honen helburua, erakunde eta herrialdeen lehiakortasuna areagotzen laguntzea da. Lehiaketak bi fase ditu: bata nazionala eta bestea nazioartekoa. Fase nazionalerako, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuko Ebaluazio Klubeko zein Bikaintasuneko Zentroetako 60 pertsonatik gorako talde batek hautagaitzak ebaluatu ditu. Ondoren, UNIBASQek (Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak) eta ANECAk identifikatutako berrikuntzan aditu talde batek kategoria bakoitzeko finalistak aukeratzen lagundu dute. Eta azkenik, CEX guztietako ordezkariek osatutako epaimahai batek fase nazionaleko irabazleak eta akzesitak aukeratu ditu.

Aintzatespenak:

  • Mikroenpresen berrikuntza & startups kategoriako irabazlea:
    SURPHASE Berrikuntza: Bikaintasun operatiboa ura gatzgabetzeko instalazioetan, sentsoreen teknologia berritzailearen bidez. Sentsoreen teknologia disruptiboa eta patentatua duen gailua, aurrez, denbora errealean eta modu ez-inbaditzailean, foulinga eta mintzen garbiketen eraginkortasuna detektatzen eta monitorizatzen dituena.
  • Osasun sektoreko berrikuntza kategoriako irabazlea:
    MIKROBIOMIK HEALTH COMPANY S.L. Berrikuntza: MBK-01 sendagai biologiko berritzailea da, hesteetako mikrobiotan oinarritua, Clostridium difficile bakterioak eragindako infekzioak tratatzeko, beherakoak oso larriak baitira, antibiotiko konbentzionalik erabili gabe.
  • Sektore publikoko berrikuntza kategoriako irabazlea:
    GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. Berrikuntza: Zaintza Herrilab Estrategia: zaintzarako tokiko ekosistemen garapena bultzatzea, etxean bizi diren adinekoen arreta eta zaintza hobetzeko, zaintza-ekosistemako eragileen lankidetzaren bidez.
  • Sektore publikoko berrikuntza kategoriako akzesita:
    Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE), Itzuli tresnagatik
  • Akzesita Ekonomia zirkularraren eta zero karbono-aztarnaren berrikuntza kategorian:
    Polykey Polymers, S.L. bere PET Birziklatze Kimikoaren sistemagatik
  • Akzesita Hezkuntza sektoreko berrikuntza kategorian:
    San Luis Zentroa bere berrikuntzagatik MenTek-AI