Martxoaren 17an, gure Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko Jardunbide Egokien Saria izango da. Edizio honetan, krisi globalari aurre egiteko, moldaketa bizkorra eta negozio-eredu berriak izango dira hizpide. Ekitaldia online izango da (Teams bidez). 9:30etik 12:00etara.
Hainbat erakunderen egokitzeko modu berritzaileei buruzko jardunbide egokiak ezagutu nahi badituzu, konektatu zaitez eta honako erakunderen esperientziak ezagutu itzazu:
- A&B Bioteknologiako laborategiak: Eraldaketa digitala bezeroengandik hurbil egoteko
- Bilboko Elizbarrutiko Caritas: Teknologia pertsona ahulenen zerbitzura, inor atzean gera ez dadin
- Arteman Komunikazioa: Abereen enkante birtuala: lehen sektorearentzako mugarria
- Donostialdea ESI-Osakidetza: Asistentzia-erantzun arina eta ezagutza berriaren kudeaketa
- Axular Lizeoa: Matrikula 2.0
- Imatek-Ingurumena Advanced Technologies: ioT soluzioak, jarduera, hondartza eta garraio publikoetan Covid-19a kontrolatu eta prebenitzeko
Izena eman dezakezu hemen