Osakidetzako Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratua, Ezkerraldea Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratua, A&B Laboratorios, Euskal Trenbide Sarea, Imatek Advanced Technologies, Ega Master, eta Iberdrola Distribución, Quality Innovation Award 2018ko euskal irabazleak dira, eta 2019an nazioarteko fasean leihatuko dira Pekinen.
2015. urtetik parte hartzen dugun lehiaketa honek, bi fase ditu, bertakoa eta nazioartekoa. Bertako faserako Sariak dituen kategoria ezberdinetarako 29 hautagaitza jaso ditugu. Lehenik eta behin, Ebaluazio Klubeko talde batek ebaluatu zituen, ondoren, UNIBASQek identifikaturiko berrikuntzan adituak diren talde batek baita ebaluatu ditu ere. Azkenik, gure Patronatuko eta Innobasqueko pertsonez osatutako epaimahai batek, euskal faseko irabazleak aukeratu ditu.
Honako hauek dira irabzleak eta kategoriak:
Euskal fasearen erakunde irabazle hauek saria jasoko dute abenduaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian.