Arteman eta Cáritas Diocesana Bilbao izan dira EUSKALITeko Jardunbide Egokien Sariaren irabazleak, zein aurtengo gaia krisi globalari aurre egiteko moldaketa arin eta negozio-eredu berriak izan den. Bi erakundeak izango dira Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2021 sarirako hautagaiak.
Artemanen praktika ganaduaren enkante birtuala abian jartzeari buruzkoa da (2020ko apirilean, Covid-19k konfinamendu betean), lehen sektorearentzat mugarri izan dena.
Caritasen esperientzia pandemiaren ondorioz ahulak eta isolatuak zeuden pertsonei laguntza ekonomikoak emateko prozesu bat da, baliabide teknologikoen bidez eta hirugarren sektore sozialeko beste erakunde batzuekin sarean lan eginez.
EUSKALITeko Patronatuko kideek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu praktika irabazleak. Epaimahaiak berritasuna, estrategiarekiko koherentzia eta aurkeztutako praktiken emaitzak baloratu ditu.
Gainerako finalistak A&B Bioteknologia-laborategiak, ESI Donostialdea-OSAKIDETZA, Axular Lizeoa eta Imatek Advanced Technologies izan dira.
Ekitaldiaren amaieran, José Luis Díaz, EUSKALITeko presidenteak, hainbat sektoretako erakundeen artean praktika onak partekatzearen garrantzia eta eskuzabaltasuna azpimarratu ditu.
Ekitaldi hau EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuaren Klubaren jarduera nagusietako bat da. Bertan, kudeaketa aurreratuaren aintzatespenak lortu dituzten Euskadiko enpresa aurreratuenetako batzuk biltzen dira.