Beharrezkoak diren, eta beharrezkoak ez diren materialak identifikatzean eta banatzean datza, eta azken hauek botatzean ere.
Beharrezkoak diren materialak kokatu eta identifikatzeko moduan datza, horrela, hauek aurkitzea eta ordezkatzea erreza izan dadin.
Zikintasun iturriak identifikatzean eta desagertaraztean datza, baliabide guztiak beti egoera operatibo ezin hobean daudela ziurtatuz.
Ezarritako arauen arabera egoera normal bat, eta normala ez den bat, erreztasun osoz desberdintzean datza.
Ezarritako arauen arabera etengabe lan egitean datza.
Bost atalek osotasun integratu bat eratzen dute, eta bata bestearen atzetik landu behar dira.
Bere
ezarpenak baliabideei etekina ateratzera garamatza, matxurak, stockak,
garraioak, tresneria-aldaketen denborak, etabar murriztuz. Metodologia
hau ezartzeko pertsonak motibatu eta hezitu behar dira. Ondorioz,
pertsona hauek lantokia hobetu, eta elkarlan zein lankidetza handiagoa
lortuko dute.
5Sen aplikazioak erakundeen lehiakortasuna hobetzea
bilatzen du, produktibitate, produktu eta zerbitzuen kalitate, pertsonen
motibazio eta garapena, malgutasuna, etabarren hobekuntzaren bitartez.
EUSKALITek garaturiko 5Sen ezarpenerako metodologia osoa eskuratu (gazteleraz)