Kudeaketa Aurreratua
Ekitaldiak

Administrazio Publikoen Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarra

  • 27 de mayo de 2021

Q-epea sareak, EUSKALITen lankidetzarekin, Administrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuaren VIII. Biltzarra antolatu du, aurten "Sektore publikoarentzako abangoardiako adimenak" gai nagusia izan duena.

Formatu mistoan, Gasteizko Europa Jauregian aurrez aurre, eta streaming bidez, 350 pertsona baino gehiagok parte hartu ahal izan zuten Silvia Leal, Donna Pace eta Pilar Jericóren hitzaldietan. Hitzaldi horietan, teknologiak, adimen kognitiboak eta pentsamendu sortzaileak ingurune aldakorrean eskaintzen dizkiguten aukerei eta adimen emozionala eta soziala lantzeko behar diren trebetasunei erreparatu zitzaien, hurrenez hurren. Gainera, Euskadin adimen artifiziala eta blockchain teknologia aplikatzeko esperientzien mahai bat ere izan zen Q-epeko kideen eskutik, hala nola, Ejie, Lantik, Bilboko Udala, Osakidetza eta IVAP.

Kongresuaren inaugurazioan Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen, eta azpimarratu zuenez, "Herritarrentzako zerbitzu publikoaren eskakizun handieneko garaiak bizi ditugu, baita Administrazio Publikoaren berrikuntzaren eta eraldaketaren garrantzia ere".

Informazio gehiago hemen