Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

2022ko Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariaren banaketa ekitaldia

  • 15 de diciembre de 2022

Guztira 17 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak aintzatesteko. Gainera, beste 8 erakundek jaso zuten berrikuntza onenaren aitorpena, eta Euskadi ordezkatuko dute Quality Innovation Award-QIA 2022 sarien nazioarteko fasean.

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak, Donostian, abenduaren 14an egindako ekitaldi batean banatu dira, eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala izan du; izan ere, sariak honako hauek banatu dituzte: Arantxa Tapiak (Garapen Ekonomikoa, Iraunkortasuna eta Ingurumena), Beatriz Artolazabalek (Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak), Gotzone Sagarduik (Osasuna), Jorge Arévalok (Lanbide Heziketako sailburuordea) eta Gorka Iturriagak (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Aurtengo edizioan 4 erakunde saritu dira sari nagusiarekin: Elika Fundazioa, Santa María de Artagan Ikastetxea, Somorrostro Prestakuntza Zentroa (Estrategia elementuan), eta Osakidetzako Tolosaldea ESIa (Berrikuntzan).

Bestalde, Brontzezko A saria jaso dute:

  • Labekoa Industrial, S.L, Talleres Arrieta, S.A, Codesyntax, Neurtek Instruments eta Intermodal Forwarding, S.L, industria sektorean.
  • Eragintza Fundazioa, hirugarren sektore sozialean.
  • Unión Deportiva la Merced eta Artxandako Mertxetarrak Kirol Kluba, kirol sektorean.
  • Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa, turismo sektorean.

Eta Zilarrezko A jaso zuten: Prosertek, S.L. industria enpresak, Axular Lizeoa Kooperatiba Elkarteak, El Regato Ikastetxeak eta El Ave María Ikastetxeak.

Era berean, 38 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, EUSKALITen kanpo kontrastearen mende dauden eta Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeei erreserbatzen dena.

Eta azkenik, Osakidetzako Tolosaldea ESI, ITP Aero, Cyber Surgery, CF Somorrostro, Nazaret eta Zabalburu Lanbide Heziketa, UPV/EHU (Ikasleen eta enplegagarritasuna Errektoreordetza. Ikasleen Zuzendaritza), Spouted Bed Solutions, RKL Integral eta Estampaciones Rubi, QIA sariaren tokiko fasearen  aintzatespena jaso zuten, etanazioarteko fasean lehiatuko dira mundu osoko beste 500 erakunderekin batera Kazakhstanen 2023ko otsailean.

Argazki guztiak hemen

Banaketa ekitaldia beste esteka honetan ikusi dezakezu