EUSKALITeko Patronatuak ITP Aero aukeratu du 2020-2022 bitartean presidente izateko, eta José Luis Díaz Manrique izatea erabaki du.
José Luis Díaz Manrique ITP Aeroko kalitate-zuzendaria da, eta EUSKALITeko presidentzian José Hernández, ASLE – Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko zuzendari kudeatzailea, ordezkatzen du.
ITP Aero munduko motorren eta osagai aeronautikoen bederatzigarren konpainia da. 30 urte baino gehiagoko hazkunde jarraituarekin, enpresak berrikuntzaren eta teknologia propioaren garapenaren alde egiten du, lehiakortasun-abantaila nagusi gisa.
José Luis, Zientzia Kimikoetako lizentziaduna da Burgosko Unibertsitatean. Master Black Belt eta Black Belt da, Six Sigma Academy, SMP, IE Businees School, Quality Manager eta Quality Auditor, EOQren eskutik, eta EFQM ereduaren lizentziadun izan da. Bere karrera profesionala sektore kimikoan, aholkularitzan, automozioan eta aeronautikoan garatu du, arlo hauetan: operazio-bikaintasuna, kalitatea, etengabeko hobekuntza eta Lean Manufacturing. 2016ko ekainetik aurrera, ITP Aero enpresako kalitate-zuzendaria da.