KSI Berritzaile programako 2. ardatzean izena emateko epea ekainaren 12ra arte luzatu da.
Martxoaren 2an, antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea ireki zen. Programa hau Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dago, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen du, eta EUSKALITek koordinatzen du.
Ardatz honetan, bi faseko ibilbidea egin ahal izango dute erakundeek:
- 1.FASEA: Kudeaketa-sistemaren diagnostikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren aurrean. Autodiagnostikoa egin ondoren, erakundeak EUSKALITen bisita jasoko du (bi aldeek zehaztu beharreko data batean), eta bertan zalantzak argituko dira eta erakundearen kudeaketa hobetzeko lehentasunezko elementuak adostuko dira.
- 2. FASEA: Kudeaketaren hobekuntza, parte hartzeko bi modalitate egongo dira:
- PRESTAKUNTZA-EKINTZA: bi mailatan emango da: Oinarrizkoa eta Aurreratua. Programan zehar talde prestakuntza saioak egingo dira gelan, hiru ordukoak, bi astetik behin (6 saio 3 hilabetetan zehar), eta kudeaketa gai jakin bat landuko da. Gainera, erakundean aplikazio praktikoa egin beharko da. Talde bakoitzeko tutoreak, taldeko saio bakoitzaren ondoren, saioetan landutako edukiak eta tresnak inplementatzen lagunduko du, modu indibidualean.
- 25 ORDU ARTEKO AHOLKULARITZA-LAGUNTZA: Erakundeak 1. fasean jasotako EUSKALITen bisitan identifikatutako lehentasunezko hobekuntza-arloetatik bat aukeratuko du, kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin lantzeko. Horretarako, proiektu bat aurkeztu beharko du, ekintza plan bat, lortu beharreko helburuak, epeak, adierazleak eta abar barne.
Erakundeek laguntza horietakoren bat jaso nahi badute, izena eman beharko dute https://www.euskalit.net/ksiberritzaile web gunean
Horrela, 1. Fasea apirila eta uztaila bitartean egingo lukete, eta 2. Fasea irailetik azarora.