Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

bINKLUSIon 2021 programa

  • 22 de abril de 2021

Abian dago jada Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatutako eta EUSKALITekaguntzen duen bINKLUSIon programa.

Programa honen helburua da, Bizkaiko gizarte-zerbitzuen erantzukizun publikoko sareko zentroen eta zerbitzuen kudeaketa hobetzeko, ezgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta eta sustapena eskaintzea.

Erakundeekin bateratze-saio baten bidez, abian jarri beharreko beharrak eta ekintzak aztertu ziren, hala nola, tailerrak, jardunaldiak, proiektuak eta kudeaketa-esparruei buruzko jardunbide egokiak trukatzeko jardunaldiak. Horrela, sektorearen barruan eta gizarterantz jardunbide egokiak hobetzen eta sortzen jarraitu ahal izango dugu.

Eskerrik asko, Eragintza Fundazioa, Gaude, Adembi, Apnabi, Cetro Rafaela Maria, Argia Fundazioa, Ondoan, IFAS, Ulertuz, Down Sindromearen Fundazioa, Taller Usoa Lantegia, Futubide, Avifes, Asebier eta Lantegi Batuak, zuen laguntza eta ahaleginagatik.