Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Euskal erakundeak laguntzen aurrera jarraitzen dugu

  • 30 de abril de 2020

Alarma-egoera hasi zenetik, EUSKALIT telelanean bidez ari gara, gure hainbat zerbitzu egokituz.

Eta hilabete eta erdi baino gehiago geroago:

  • 100 enpresa industrialen laguntza-eskaera jaso ditugu Innobideak-Kudeabide programaren barruan, eta dagoeneko 40 laguntza eman ditugu (gehienak online, martxotik hona). Programa hau oraindik zabalik dago maiatzaren 31ra arte.
  • Hainbat sektoretako 22 erakundek kanpo-ebaluazioa eskatu dute, eta 20 erakundek kanpo-kontrastea eskatu dute jada.
  • Maiatzean Ebaluazio-klubarentzat online birziklatze saioak zabalduko ditugu, ebaluaziorako-ariketak, on line testak, bideoak, saio birtualak... erabiliz. 2012an jarri genuen martxan lehenengo aldiz on-line birziklatze saioa eta aurten euskarri hau indartuko dugu
  • Bestalde, gure prestakuntza- eta laguntza-proposamen guztiak berregiten ari gara, on line jarduerak bultzatuz. Hala nola, industria, merkataritza, kultura, kirola, gizarteratzea, administrazio publikoa, eta hezkuntza sektoreko erakundeentzako hobekuntza-programekin jarraitzen dugu.
Une honetan, inoiz baino gehiago, euskal erakundeei laguntzen jarraitzen dugu, gure zerbitzuak egokituz.