Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

EUSKALITek eta Emakundek lankidetza indartu dute berdintasuna kudeaketa aurreratuan txertatzen jarraitzeko

  • 27 de octubre de 2022

EUSKALITek eta Emakundek berritu dugu, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan Emakundek antolatutako Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan jardunaldian

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendariak, elkarlanaren garrantzia azpimarratu du: “Badakigu kudeaketa aurreratua eta berdintasuna elkarrekin doazela, ezinezkoa dela kudeaketa aurreratuaz hitz egitea edo kalitateaz hitz egitea emakume eta gizonen berdintasuna kontuan izan gabe”.

Indartu den aliantzari esker, hainbat ekimen bultzatzen jarraituko dugu bi erakundeek: jardunaldiak, gidak, berdintasuna lantzeko tresnak, praktika onen identifikazioa… Elgarrestaren hitzetan “berdintasunaren alorrean oso garrantzitsua da ereduak izatea, eta, hitzarmen honi esker, jarraituko dugu entitate ezberdinen esperientziak ezagutzen”.

Orain arte EUSKALITek eta Emakundek izan duten elkarlanean, hainbat proiektu garatu dituzte, berdintasuna kudeaketa aurreratuan hobeto txertatzeko eta enpresen lehiakortasunean aurrera egiten eta Euskadiren garapen jasangarrian laguntzeko. Besteak, beste, Genero-ikuspegitik kudeaketari balioa emateko gida eta Kudeaketa Aurreratuan berdintasun praktiken bilatzailea eta urtero egiten den Knowinn aktibitate bateratuari buruzko kurtsoa abian ipintzea.

Erakundeek konpromisoa hartu dute hauetan sakontzeko, lankidetzan jarraitzeko eta enpresetara eta erakundeetara hurbiltzeko jardunaldien eta materialen bidez.