EUSKALITek Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzen dugu, urrats berriak emanez, eta norbanakoen konpromisotik, taldeko konpromisoetara jauzi egingo dugu, hizkuntza praktika berriak bultzatzeko eta gure Hizkuntza Politikari jarraiki aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
2018. urtean gizarte mailan eta EUSKALITen hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman genituen “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenaren baitan.
Aurten, Euskaraldiak herritarrei 15 egunetan euren hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egitea proposatzen die, AHOBIZI edo BELARRIPREST rolak erabiliz. Horrez gain, entitateok euskaraz hitz egiteko gai diren hiztun taldeak identifikatu behar ditugu, ARIGUNEAK sortuz.
COVID-19ak sortutako lan dinamika baldintzatuko badu ere, EUSKALITen euskaraz bizitzeko aurrera pausuak ematen jarraitu nahi dugu guztion artean, eta ariketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu entitate nahiz norbanako moduan.
Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan!