Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

EUSKALITek Ete zirkularra Euskadi ekimenaren bitarteko eragile gisa parte hartzen du

  • 14 de marzo de 2022

ETE Zirkularra Euskadi Ihoberen eta euskal ekonomiako bitarteko eragileen arteko lankidetza-ekimen bat da, ETEei laguntzeko 2030erako Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia ezartzen.

Helburu hori lortzeko, bitarteko eragileen zeregina funtsezkoa da. Lehenengo fase honetan, lehen 22 bitarteko eragileek bat egin dute ekimenarekin, eta horien artean EUSKALIT dago. Guztion artean, 2.000 enpresa baino gehiago eta lurralde osoko balio-kate industrialetako 175.000 langile mobilizatzen ditugu.

Lankidetza hori 2021-2025 aldiarako arautu da, eta honako helburu hauek planteatu dira:

• Euskal ETEen lehiakortasun-posizionamendua hobetzea ekonomia zirkularraren bidez.
• Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren helburuak betetzea.
• Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, ekonomia zirkularra bultzatzeko Europako tresna berriak lantzeko.
• Enpresa-jarduera iraunkorrak sortzea, Euskadiren susperraldi ekonomiko berdeari, lehiakortasuna hobetzeari eta enplegu kualifikatua sortzeari laguntzeko.
• Lurraldeko ingurumen-erresilientzia handitzea balio-kate zirkular berrien bidez.
• Euskadi Europar Batasunean erreferente bihurtzen laguntzea, enpresa-sarean ekonomia zirkularra hedatzeko eskualde aurreratu gisa.