EUSKALITeko gobernu-organoen bilerak modu birtualean egin ondoren, 2020rako gure Hausnarketa Estrategikoa eta Kudeaketa Plana onartu dira.
Gure estrategia garatzeko, prozesu parte-hartzaile bat egin dugu gure interes-taldeekin, eta orain, haren komunikazioarekin, osatu egiten dugu.
Misioaren, Ikuspegiaren eta Balioen arteko lerrokatzea indartzeko, eta Estrategia prozesuetara hedatzeko, Ildo estrategiko batzuk identifikatu ditugu, epe ertain eta luzerako proiekzioa izateko, eta horiek betetzen direla zehaztasun handiagoz kudeatzeko. Lerro horiek urtero berrikusten dira, EUSKALITen Estrategiara egokitzeko beharrezkoa dena txertatuz eta aldatuz. Gainera, urtero berrikusten eta eguneratzen ditugu gure Lehentasunezko helburuak.
Gure estrategiaren laburpen exekutiboa hemen ikus dezakezu.