EUSKALITen Markoak sortzeko estrategia bat bultzatzen ari gara, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin lerrokatuta, erakundeek kudeaketaren hainbat esparru eta kontzeptutan gehiago sakontzeko aukera izan dezaten.
EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua (KAE) garatu zuen 2014an, modu holistikoan eta orekatuan aurrera egin, eta kudeaketa hobetu nahi duten erakundeentzako erreferentziazko tresna gisa. Bertute nagusietako bat da erraza izanik zorrotza dela, eta balio handia eman dezakeela.
KAEk oso zeregin garrantzitsua du erakunde baten kudeaketa globalari buruzko hausnarketa egituratua egiten laguntzean, haren tamaina, sektorea, publikoa edo pribatua edozein izanik ere. Baina jakin badakigu erakundeek lehentasun desberdinak dituztela, unearen, izaeraren, garapen-mailaren edo beste edozein inguruabarren arabera, eta haien erabakia izan daiteke kudeaketaren elementu batzuetan beste batzuetan baino gehiago foku zehatza jartzea, horiek aztertu eta sakonago hausnartzeko.
Garatzen ditugun heinean, marko horiek EUSKALITen Bilatu eta kudeatu erremintan egongo dira eskuragarri. Orain arte, hiru marko daude eskuragarri:
• Bezeroekiko harremanak hobetzeko Gida
• Ezagutza kudeatzeko esparrua
• Kudeaketari genero-ikuspegitik balioa emateko Gida
Gainera, esparru horiek erreferentziatzat hartuta, EUSKALTek kanpo kontraste zerbitzua, eta bakoitzak lantzen duen eremuari buruzko hausnarketa espezifikoa eskaintzen ditu, dagokion ataletik.
Hori guztia gure Ebaluazio Klubeko pertsonei esker bakarrik egin daiteke, eta berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiegu horiek garatzen laguntzeagatik.