Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Innobideak-Kudeabide programaren deialdi berria

  • 1 de marzo de 2024

Abian da Innobideak-Kudeabide programaren 2024ko edizioa. Programa hori Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, foru-aldundiek eta EUSKALITek osatzen dute, eta aholkularien laguntzarekin kudeaketa hobetu nahi duten industria-enpresei eta horiei lotutako zerbitzuei zuzendutako laguntzak jasotzen ditu.

Martxoaren 1etik eta ekainaren 15era arte epea zabalik egongo da (epea luzatu egin da) enpresek izena eman eta hasierako kontraste-eskaera egin ahal izateko (oraindik programan parte hartu ez duten enpresentzat) edo kontrastea eguneratu edo berritzeko (parte hartu duten baina kontraste-txostena iraungita duten enpresentzat).

Hamar urteren ondoren, 1.000 enpresak hartu dute parte ekimen honetan eta 2.000 proiektu onartu dira.

Informazio gehiago eta eskaerak http://www.kudeabide.com webgunean egiten dira.