2007an abian jarri zenetik, 3K Programak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 400 kirol-erakunde baino gehiagoren kudeaketa hobetzea ekarri du. Programa hau hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen eta diruz laguntzen dute, eta EUSKALITek koordinatzen du.
3K programak 3 urteko hobekuntza ibilbide bat proposatzen du, non entitateek, prestakuntza saioen eta tailer praktikoen bidez, beren erakundeetan kudeaketa aurreratuaren funtsezko alderdi eta praktika onak garatzen baitituzte.
2. eta 3. urteko entitateak Txoko tresnatik izena eman beharko dute dagozkion tailerretan (erabiltzaile eta pasahitza sartuz). Tailerrak urtarrilak 31n hasiko dira. Eta 1. urtean parte hartu nahi duten entitateak aldiz, ondorengo loturan izena eman beharko dute urtarrilaren 31 baino lehen.
Informazio gehiagorako edo jarri harremanetan Ainhoa Egañarekin aegana@euskalit.net