Eskuragarri dago gida berri hau, hizkuntzen kudeaketa kudeaketa sistema orokorrean duen integrazio-maila aztertzeko helburua duena.
Gida, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak garatu du, EUSKALITen laguntzarekin, eta euskara eta beste hizkuntzak non, nola eta norekin erabili behar diren erabakitzen lagunduko dio erakundeari. Halaber, eleaniztasuna (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa…) bakoitzaren egiteko moduetan, erabakietan, harremanetan, alegia, kudeaketa sistema osoan, modu koherente, orekatu eta iraunkorrean txertatzeko aukerak eskainiko dizkigu.
Gida doan jaisteko, sartu EUSKALITeko kudeaketa bilatzailean.