Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Kudeaketa Aurreratuaren Eredua 2023

  • 1 de febrero de 2023

Badaukagu 2023 Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren bertsio eguneratua!

2015eko eta 2018ko ereduen bertsio eguneratua da hau, eta EUSKALITek koordinatutako kudeaketa-adituek parte hartuta eta adostuta egin da.

Tresna honen helburua erakundeak eraldatzea da, emaitza hobeak lortu eta garapen iraunkorra izan dezaten. Horrela, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua…

  • erakunde baten lehiakortasuna hobetzeko jardunbide egokien eta kudeaketa tresnen bilduma da
  • kudeaketari buruzko ezagutza-iturri garrantzitsua da, joera berrienak modu argi eta errazean jasotzen baititu eta kudeaketa-sistemaren egoeraren berri emateko baliagarria da
  • aurrerapen-maila, indarguneak eta landu beharreko alderdiak identifikatuz.

Arina, aberasgarria, ulerterraza eta baliagarria izateko garatu dugu dokumentu hau.

Hemen 2023ko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ikus dezakezu