Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien programa osoa

  • 27 de septiembre de 2020

Dagoeneko eskuragarri dago 26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien egitarau osoa.

Europar Astearen barruan, bi ekitaldi-formatu daude: Kongresu bat, urriaren 20an eta 21ean, eta Astearen gainerako egunetan, urriaren 19tik 30era, ekitaldi gehiago izango dira. Horietan, industria-, osasun eta hezkuntza arloetako kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.

Guztira hogeita hamar bat ekitaldi egingo dira, formatu ugaritan (aurrez aurre, streaminga edo online), 45 erakunde antolatzailek baino gehiagok antolatuta. Europar Astearen webgunean PROGRAMA OSOA ikus dezakezu.

Kongresuan lau gai-multzo handi landuko dira, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituztenak:

  • Krisiaren kudeaketa, aukera gisa eta jardunbide egokien bidez
  • Kudeaketa markoak, hausnarketari eta ekintzari laguntzeko
  • Kontziliazio-neurriak eta telelana, jardunbide egokiak eta enpleguaren etorkizunaren gakoak
  • Gizarte Erantzukizuna eta Garapen Iraunkorreko Helburuak

Ez galdu Kongresu osoa streaming bidez jarraitzeko aukera paregabea, baina ikusteko izena eman beharko duzu aurrez, zure interesekoak diren blokeetan.

Gorde datak zure agendan eta lehenbailehen izena eman ezazu!