Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Kudeaketa laburrean: 7 edizio Sarien banaketa

  • 23 de octubre de 2023

Kudeaketa Aurreratuaren Kongresuaren barruan, Kudeaketa Laburrean Lehiaketaren Sariak banatu ziren, EUSKALITen ekimena, ikus-entzunezko lengoaien bidez kudeaketa-kontakizunak berritzeko. 26 erakundek parte hartu zuten seigarren edizio honetan, ikusleek nahiz epaimahai aditu batek balioetsitako ikus-entzunezko proiektuak aurkeztuz. Mondragon Unibertsitateko (Ikus-entzunezkoen Fakultatea), Media Attackeko eta EUSKALITeko kideek osatu zuten.

Hetel, AVIFES, Elhuyar, Santa Marina Ospitalea-Osakidetza, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Orloga S.A. izan ziren sei finalistak.

Bideo irabazlea ORLOGArena izan zen, Paper sea izenekoa. Donostiako ingeniarien enpresa txiki bat mundua eraldatzeko gai dela kontatzen duena, kontsumo-ereduaren paradigma aldatuz, Bioekonomia, Ekonomia Zirkularra eta Material berrien arloetan industria-proiektuak garatuz.

Gainera, Publikoaren Saria eman zitzaion HETELi, "Oinarrizko mailako Lanbide Heziketa: Zuk lor dezakezu!" bideoagatik, 450 pertsona baino gehiagoren balorazioa jaso ondoren.

Sariaren banaketa esteka honetan ikus dezakezu.

Eta sei bideoak beste esteka honetan